cargando camión

HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN KUDEAKETA ARABAN


Otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorraren, Euskal Herriko ingurumena babestekoaren, 70. eta 74. artikuluek xedatzen dute lurralde historikoen foru aldundiek dutela dagozkien Hondakinak Kudeatzeko Planak idatzi eta ezartzeko eskumena.

Hori dela eta, Arabako Batzar Nagusiek, 2007ko otsailaren 19ko osoko bilkuran, otsailaren 19ko 5/2007 Foru Araua onartu zuten; horren bidez, Arabako Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana (2006-2016) onartu zen (indarrean da oraindik).

Zazpi kuadrillak edo foru lurralde-entitatek osatzen dute Arabako Lurralde Historikoa, eta horiek guztiek euren herrien garapenaren eta ongizatearen alde egiten dute. Kuadrillen funtzioetako bat lurralde eremuan eragina duten denon intereseko gaiak sustatu eta kudeatzea da.

Arabako Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planean (2006-2016) Lurraldeko zapi kuadrilletan sortutako hiri hondakinen kudeaketa sartzen da.