JUNDIZKO ONTZIEN HONDAKINEN INSTALAZIOA

Nora joaten dira edukiontzi horietan uzten ditugun ontziak? Zer egiten dute horiekin?
Web honetan galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko gara.
planta Jundiz

Ontzien Hondakinak Sailkatzeko Instalazioa

Ontzien hondakinak sailkatzeko instalazioa, Arabako Foru Aldundiarena, Jundizko Industrialdeko 9.000 m2-ko lursail batean dago (Gasteiz), eta 2001eko irailean hasi zen lanean.Instalazioaren helburua da, hiri-hondakinen artean, ontzi arin guztiak sailkatzea osagaien eta materialen arabera, eta, ondoren, birziklatzea (edukiontzi horia); egun, etxeko gainerako hondakinetatik bereizita biltzen dira, herritarrek ontziak edukiontzi horietan uzten dituztelako.

Instalazioak urtero 4.700 tona prozesatzen ditu; Gasteizko Udalarentzat (hornitzaile nagusia) eta Arabako Lurralde Historikoko gainerako herrientzat egiten du lan.

Hiri-hondakin solidoen kudeaketa arabako lurralde historikoan/Araban

Otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorraren, Euskal Herriko ingurumena babestekoaren, 70. eta 74. artikuluek xedatzen dute lurralde historikoen foru aldundiek dutela dagozkien Hondakinak Kudeatzeko Planak idatzi eta ezartzeko eskumena.


Prozesuaren azalpena

apertura bolsas info +