cargando camión

INSTALAZIOAREN AZALPENA


Ontzien hondakinak sailkatzeko instalazioa, Arabako Foru Aldundiarena, Jundizko Industrialdeko 9.000 m2-ko lursail batean dago (Gasteiz), eta 2001eko irailean hasi zen lanean.Instalazioaren helburua da, hiri-hondakinen artean, ontzi arin guztiak sailkatzea osagaien eta materialen arabera, eta, ondoren, birziklatzea (edukiontzi horia); egun, etxeko gainerako hondakinetatik bereizita biltzen dira, herritarrek ontziak edukiontzi horietan uzten dituztelako.

Instalazioak urtero 4.700 tona prozesatzen ditu; Gasteizko Udalarentzat (hornitzaile nagusia) eta Arabako Lurralde Historikoko gainerako herrientzat egiten du lan.

Instalazioan ondoko lanak egiten dira batez ere: ontzien hondakinen frakzioak sailkatzea eta birziklatzeko berezko beste instalazio espezifiko batzuetara eramateko antolatzea, eta bilketa frakzioan errefusatutakoa kudeatzea eta hondakinen ondoriozko erregai moduan aprobetxatzeko tratatzea (HEE) edo, azkenik, hondakindegira eramatea.

Hondakinak, hartu, aukeratu eta bildu egiten dira ia 3.000 m2 dituen nabe itxi batean. Nabea egokituta dago jasotzen diren hondakinak behar bezala prozesatzeko beharrezkoak diren lanak gauzatzeko.

Eraiki zutenetik, instalazioetan eta prozesuetan zenbait hobekuntza garrantzitsu egin dira, errendimendua gehiago automatizatzearren eta optimizatzearren. Hori dela eta, 2005ean bereizgailu optiko batzuk jarri ziren, eta 2010ean hartzeko eta deskargatzeko nabea egokitu zen eta, gainera, poltsak automatikoki irekitzeko gailua jarri zen.

2014an, instalazioa ustiatzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa berriaren esleipenaz baliatuta, zenbait lan kontratatzeari eta zenbait ekipo eta makina eskuratzeari ekin zitzaion zeuden instalazioak egokitzeko eta hobetzeko. Helburua, ekipo zaharkituak ordezkatzea, errefusapen frakzioa ahalik eta gehiago gutxitzea eta energia berriztagarriak sartzea eta energia-efizientzia handiagoa lortzea izan zen.

Horri esker, Jundizko Instalazioa ingurumen-praktika onen kodea aplikatzearen eredu bihurtu da.

Nola heldu