Nora joaten dira edukiontzi horietan uzten ditugun ontziak? Zer egiten dute horiekin?
Web honetan galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko gara.
Ontzien hondakinak sailkatzeko instalazioa, Arabako Foru Aldundiarena, Jundizko Industrialdeko 9.000 m2-ko lursail batean dago (Gasteiz), eta 2001eko irailean hasi zen lanean.Instalazioaren helburua da, hiri-hondakinen artean, ontzi arin guztiak sailkatzea osagaien eta materialen arabera, eta, ondoren, birziklatzea (edukiontzi horia); egun, etxeko gainerako hondakinetatik bereizita biltzen dira, herritarrek ontziak edukiontzi horietan uzten dituztelako.
Instalazioak urtero 7.500 tona prozesatzen ditu; Gasteizko Udalarentzat (hornitzaile nagusia) eta Arabako Lurralde Historikoko gainerako herrientzat egiten du lan.
Otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorraren, Euskal Herriko ingurumena babestekoaren, 70. eta 74. artikuluek xedatzen dute lurralde historikoen foru aldundiek dutela dagozkien Hondakinak Kudeatzeko Planak idatzi eta ezartzeko eskumena.