Herritarrak edukiontzi horian uzten ditu latak, brik-ontziak, plastikozkoak, aluminio-papera eta beira, paper edo kartoi ez diren ontzi guztiak.
Edukiontzietan bildutako ontziak kamioetan sartu eta sailkatzeko instalazioetara eramaten dituzte.
Sailkatzeko instalazioetan, ontzi ez diren hondakinak —edukiontzi horietan sartu behar ez zirenak— kentzen dira, eta gainerakoa bereizi egiten da fabrikatzeko erabili diren materialen arabera. Planta de clasificación
Sailkatzeko instalazioetatik birziklatzeko industrietara eramaten dituzte.
Birziklatze-instalazioetan, beste ontzi berri batzuk egiten dituzte aurretik aukeratutako eta sailkatutako materialekin.
Azkenik, ontzi berriak merkataritza-katean sartzen dira, eta berreskuratzeko eta berriz erabiltzeko zikloa amaitu da.