cargando camión

Hondakin bilketa Arabako Lurralde Historikoan /Araban


Kuadrilla bakoitzak, edo kasua balitz, udal bakoitzak, egiten du hondakinen bilketa (masan), hiri-hondakinak kudeatzen dituzten entitateak baitira.

Gainontzeko frakzioaren eta frakzio organikoaren hondakinek biometanizazio eta konpostaje Instalazioan amaitzen dute (Jundizko industrialdean dago).

Kuadrillek dute edukiontzi horiak (ontziak) jartzeko eta biltzeko adura; horretarako, kontratuak egiten dituzte zenbait enpresarekin. Edukiontzi horietako hondakinak Ontziak Sailkatzeko Jundizko Instalaziora, Arabako Foru Aldundiak kudeatutakora, eramaten dira.

Papera eta kartoia biltzeko eta garraiatzeko zerbitzua (edukiontzi urdinak) Arabako Foru Aldundiak berak egiten du lurralde historikoan (Gasteizko udalerrian izan ezik) eta Trebiñun, horretarako kontratatuta dituen enpresen bitartez. Arabako Foru Aldundiak eta udalek zenbait lankidetza hitzarmen egin dituzte, eta horien bitartez, udalek aldundiari ematen diote kudeatzeko agindua. Baimendutako zenbait kudeatzailek egiten dute papera/kartoizko hondakinen balorazioa.

ECOVIDRIO sozietateak kudeatzen du beira (edukiontzi berdea), aipatutako enpresak eta EAEk izenpetuta duten esparru-hitzarmenaren bidez. Arabako Lurralde Historikoko udal guztiak atxiki dira aipatutako esparru-hitzarmenera. Hitzarmen horren barruan ondokoak sartzen dira: udalerrietan edukiontziak jartzea eta biltzea eta kudeatzaile baimendu batera garraiatzea.