linea de separación

Instalazioko ekipamendua


Ontzien Hondakinak Sailkatzeko Jundizko Instalazioan egiten diren lanek eta prozesuek mekanizazio-maila handia dute. Horretarako, etekin handiko instalazio eta ekipo aurreratuak ditu Instalazioak. Ondokoak dira:

Materiala aukeratzeko ekipoak:

  • Poltsak irekitzekoak
  • Bereizgailu balistikoa
  • Ontzi arinak xurgatzeko sistemak
  • Bereizgailu optikoak (batek balbula bikoitza du eta beste hiruk bakuna)
  • Bereizgailu ferrikoak (bi)
  • Foucault korronteko bereizgailuak edo indukzio-bereizgailuak (bi)

Materiala prestatzeko ekipoak:

  • Azpiproduktuak paketatzeko prentsa
  • Metalak paketatzeko prentsa
  • Film plastikoa paketatzeko prentsa
  • Prozesuaren errefusapenaren HEE prestatzeko errota birrintzailea
  • Trinkogailuak (bi)

Energia berriztagarriko sistemak:

  • Ardatz horizontaleko haize-sorgailua
  • Eguzki plaka termikoak

Beste ekipamendu batzuk:

  • Elikatze-hobiak, elikatze-zintekin hornituta
  • Frakzioak igotzeko eta plataformetara eta aukeraketa-lerroetara eramateko zintak
  • Prentsaz aukeratutako materialak elikatzeko zintak
  • Berrelikatzeko zintak
  • Errefusatutakoa kudeatzeko zintak
  • Zoru bero-emailea HEE prestatzeko erabiliko den errefusatutako materiala lehortzeko
  • Eskuz egindako bereizketarako plataformak eta kabinak
  • Instalazio elektrikoa eta automatizazio-sistema
  • Instalazioaren kontrol zentralizaturako sistema
  • Instalazioaren aurrealde nagusiaren landaretza-harresia
  • Euri-ura hartzeko sistema, ondoren garbitzeko eta eremu berdeak ureztatzeko erabiltzearren
Nola heldu