Kontsumitutako produktuen ontziak hondakin bihurtzen dira eta birziklatzeko berreskuratu behar dira. Horretarako, herritarrek, behar bezala bereizi ondoren, bide publikoan dauden edukiontzi horietan sartzen ditu.
Araban, ontzi horiek guztiak bildu egiten dira, eta ontziak sailkatzeko Jundizko Instalaziora eramaten dira. Hondakinak harrera-nabean deskargatzen dira, eta han hasiko da prozesua: poltsak irekiko dira mekanismo automatiko baten bidez. Horri esker, errazago egingo da ondorengo bereizketa.
Horren ostean, bereizgailu balistiko batek ontziak sailkatuko ditu, eta ontzi lauak eta biribilak bereiziko ditu. Horietako bakoitzak zenbait sailkatze-prozesu igaroko ditu, eskuzkoak zein automatikoak.
Zenbait makinak prozesatutako materiala bereiziko dute:
- Xurgatzeko sistema baten bidez dentsitate txikiko plastiko motak eta poltsak aukeratuko dira.
- Elektroiman batek ontzi ferrikoak atxikiko ditu.
- Indukzio-sistema baten bidez, ferrikoak ez diren metalezko ontziak bereizteari ekingo zaio.
- Bereizgailu optikoek plastikozko eta brickeko ontzi motak sailkatzeko ardura izango dute.
Instalazioan prozesatzen den eta sailkatu ezin den materialek, "errefusatutakoa" izena dute. Frakzio hori, zenbait zinta garraiatzaileren bidez, birrintzailera bidaliko da, han txikituko da eta beste instalazio batzuetan hondakinen ondoriozko erregai moduan erabiliko den produktu bihurtuko da.
Azkenik, ondoren birziklatzeko sailkatu diren materialak, bolumen txikiagoa izan dezaten, behar bezala prentsatuko dira ontzi edo produktu berri bihurtuko dituzten industrietara garraiatzeko.